1. Etapa

Zubiri-Urkiaga
Wikiloc

1. Etapa: Zubiri-Urkiaga

  • Aurreikusitako ordutegia: 7:30etan
  • Metatutako des. positiboa: 1.350 m
  • Metatutako des. negatiboa: 970 m
  • Guztira egindako distantzia: 18,5 km
  • Ibilbidea iturririk gabe: ekarri ura
  • Seinaleztapena bi noranzkoetan

Altimetria

Deskribapena

Zubiritik Saigotserako norabidean abiatuko gara non erdi aroko zubia gurutzatzeko eskubira bideratuko gara, Etxarro sakanean pixkanaka barneratzeko. Behin sakana gurutzatuta ibilbideak Azegi mendiko bideetatik gora egingo du eta tontorreraino ailegatu baino lehen, Gurutxaga mendixkara bideratuko gara.

Hemendik aurrera pagadiaren adar artean barnera tuko gara iparraldera jotzeko. Mendi-zubitik igarota Arzabal gaina (1.204 m) eta Zotalar gaina (1.248 m) zeharkatuko ditugu Leñadi etxolara ailegatu arte. Hemendik GR 322ko tontorrik altuenera ailegatzeko igoera gogorra eta zuzena hasiko da, Adi mendiko igoera (1457 m.). Tontor honetatik Pirinioaren eta Frantziako Alduides bailararen ikuspegiak ikaragarriak dira.

Adi mendiko tontorrera heldu ondoren, ipar-mendebaldetik jeitsita Sorogainetik datorren GR-12aren bila joango gara. Behin bi ibilbide hauek bateratuta, era erosoan jeisten jarraituko gara Urkiagako mendatean dagoen ibilbidearen bukaera bilatuz.

GR 322 barruan

Mapa Wikiloc

Powered by Wikiloc