3. Etapa

Lantz-Zubiri
Wikiloc

3. Etapa: Lantz-Zubiri

  • Aurreikusitako ordutegia: 9h 55’
  • Metatutako des. positiboa: 1.472 m
  • Metatutako des. negatiboa: 1.563 m
  • Guztira egindako distantzia: 27,1 km
  • Seinaleztapena bi noranzkoetan

Altimetria

Deskribapena

Behin Lantzetik aterata Ibilbidea GR 322ko jatorrizko bidetik eta Nafarroa Xtrem lasterketaren bidetik joanen da. Aritzuko bidean iralekuak, larreak eta gaztainondo erraldoiak gurutzatuko ditugu.

Aritzu herria igaro ondoren, pagadiak eta larreak zeharkatuz Artzeki mendia (1082 m.) igoko dugu Karaton mendixkara ailegatzeko. Puntu honetan ibilbidea Burdindogiko pagadian murgiltzen da, EREMUAko BTT eta TRAIL ibilbideak elkartzen diren gunea dena. Hemendik mendiko punturik altuenera ailegatuko gara, GoitikoGaina (1232 m.), non jeitsiera azkar bati ekingo diogu Iragiko herrira heltzeko. 

Herritik igaro ondoren Baratxuetarako igoera hasiko dugu (1147 m.). Hemen Pirinioko ikuspegia ikaragarria eta ederra da. Ondoren Usetxiko herriraino jeitsiko gara non GR 225 “Ezkabako Ihesaldia” ibilbidearekin elkartuko gara zati txikietan. Behera egiten jarraituko dugu Zubiri eta Leranotz herriak elkarbanatzen dituen mendi-zubitik. Kilometro batzuk aurrerago GR 225a atzean utziko dugu eta jeitsieraren azkenengo metroak burutuko ditugu orduan Zubiriko herrira ailegatu arte, ibilbidearen eta GR 322aren bukaera dena.

gr322 etapa 3 Mapa topográfico

GR 322 barruan dagoen egoera

Mapa Wikiloc

Powered by Wikiloc